XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Obligaziozko eskolatze-epea ikaslegoaren zati batek 8.a baino beheragoko irakasmailetan bukatzen duela gaineratzen badugu, porrot erreala seinalaturiko hori baino handiagoa dela aurkituko dugu.

Orokortzat, oinarrizkotzat eta derrigorrezkotzat jotako heziketa hiru ikasletatik batek ezin duela gainditu, esan nahi du honek.

Hala ere, azken hiru ikasturteetako 8. mailako porrotaren datuak alderatuz, tasa honen jaitsiera nabarmentzen da, 3 puntu baino haundiagokoa, hain zuzen: 83/84eko %31,11tik 85/86ko %28ra pasaz.

Beste zikloetan, alderantziz, ez da joera hori ikusten: Hasiera-Zikloan mantendu egiten da tasa, eta Erdiko Zikloan gora egin du garbi.

OHOko irakasmailak zeharko porrotaren bilakaera azaltzen duten datuak goitik behera irakurriz, ikusiko dugu porrotaren banaketa ez dela konstantea, baizik aurrerakorra eta metagarria, 7.etik 8.erako pasabidean ez bada; 7. irakasmaila, hain zuzen, porrot-tasa handiena metatzen duena bait da.

Azpimarratu beharreko beste alderdia, zera da: Erdiko Zikloaren eta 2. etapako 1. irakasmailaren arteko porrotaren igoera nabaria; izan ere, eskolatze-urte batean %10 baino gehiago hazten da tasa.

Honegatik, porrot altuenekoa da OHOko bigarren etapa, derrigorrezko eskolatze-aldian, eta, zioen analisietan sartu gabe, une zehatz honetan elkartzen diren baldintza batzuk aztertzeak egokia dirudi: gaztaroaren hasiera, antolamendu-aldaketekin batera sortutako irakaslegoaren espezializazioa eta horrek eskola mailan dakarren ikasleen gogoak pizteko eragozpen gero eta handiagoa, edukinen nagusitasunaz markaturiko programak, etab.

2. taula: CURRICULUMaren, ARLOZ ARLOKO PORROTA (%tan adierazita). 85/86 IKASTURTEA.

Matematika / Gizarte-Zientziak 6. 7. 8. mailan / Natur Zientziak 6. 7. 8. mailan / Gaztelania / Euskara / Hizkuntza berria / Matematika H. Z. eta E. Z./ Esperientzia H. Z. eta E. Z..